BCCCAP00000000000000000001806
- Ortaraño ere bai? Praixkuk ez dik oraindik bururik galdu. Lengoak ere naiko naigabeak ematen zizkidak. An ala zabaldu ziteken. Ikusitakoak ere bazirala. baña sen– dagillearen iritziz mozkorra zegoela, ta erori– koan arkaitza jo ta lepezurra autsi zuela. Emendik aurrera, iltzen diran guziak nere lana izango dituk Ez ezer ere sinistu. Iñor iltzeko baño, salbatzeko asmo obeak zeukaz– kit. Alare, Iñaxioren bi anai gazte oiek su– mindua nabilkitek. Atzo ere, amaren etxera joanta, izugarriak esan ornen zizkioteken. Epailleak ezin bazuen nerekin, aiek garbitu– ko niñutela. Etzekit oiek ez ote dabiltzan nere atzetik. Berak aterako dizkitek kontuak. Nere burua babestuko drt nik. - Erdietan, bietan bat palta dek etxetik. Epailleak, berriz, gorroto txarra artu dik. Etzebilkik ire arazoa besterik esku artean, eta ia okerragoak gertatzen ari dituk. Auek izketan ari zirala, laxterka sartu zan Iñaxio: - Praixku! Obe dek lenbailen aldegin. Lau udal-ertzain zetozek, eta seguru asko ire billa. - Eskerrik asko, motel!. Eta ostalariak atzeko ate txiki batetik bia– li zuen. - Orain oiekin konpondu bearko dezute -esanez, joan zan itzaia. - Praixku emen dagoela esan zigutek -bota zioten arpegira, agurtu ere gabe. - Bai. Emen izan dala egia da. Baña zuek 75
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz