BCCCAP00000000000000000001806
tura joan zan. Bere ateetan Iñaxiorekin topo egin zuen. - Kaixo, Iñaxio. - Ongi etorri, Praixku. Gure epaille jaun ori, atsedenik gabe, i arrapatu nairik zebillek, eta i aurrean azaldu. - Bai. Amari ikertxo bat egin ziot, eta nere lagun zaarrak agurtu gabe ez nikek jcan nai. Zer moduz emen? - Betiko martxa. Ostalaria ta beste lagu– nen batzuk emen biltzen geranean, beti itzaz oroitu gabeko onik ez diagu. - Beste batzuk ere oroitzen dituk. Baña txarrerako. Nere ama gaixoa beldurrak ai– dean zebilkitek ire bi anai gazteen oiek. Atzo arratsean ere, izugarriak esan ta izutua utzi ornen ziteken. Baña iregatik ondo itzegin zi– dak. - Bi edo iru bider esan zietek gurasoak. Sendi geienak ulertzen degula. Bat il zala ta bestea ere badakigula nola dabillen. Batez ere amari uzteko pakean. Baña alperrik dek oiekin. - Ostalaria emen al dek? - Bai, bai. Nonbait or barman ibilliko dek. - Agur, Iñaxio. Etzekit noiz arte. Ta barrura sartu zan. Ostalariak, ikusi zueneko, beso zabalik etorri zitzaion. - Kaixo, Praixku! Baneukaken irekin itz batzuk egiteko gogoa. Egia al dek Amezketa alde ortan gizon bat il uala? Erri ontan ban– dua ala jo baizuten. 74
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz