BCCCAP00000000000000000001806

Alare, bazebillek beste bat. Ez dit uste alda– keta orrekin asko galdu duenik. Bere apari-legea egin zuenean, benetan goseak baizegoen, amari musu bat emanta, ala esan zion: - Zuk, ama, olakorik ez sinistu. Eta, al badet, iñoizka etorriko naiz. - Orain nora joan bear dek? Noiz lotuko auten beldurrak bizi nauk. - Bai al dakit? Baña Euskalerritik urrun. Zuk urduri bizi zerala diozu? Ez daukazu nik biotzean daramadan inpernurik. - Esaidak. Amak agian bazeukak orren sendagaia. - Bego gaurkoz ixillean. Zuk otoi nere alde. - Orrela ixten baaiz, zeñek lasaiturik ez , dek izango. - Ortarako <lauden txapel luze oiek di– tuzte erru guziak, aitortu orduko, aurrean bialtzen naute-ta. - Jesus! Deabruak al dituk? Edo i abil deabruak artua? Nik nere bizitza guztian ez dit olakorik arkitu. Beti maitasunez artu izan niotek. - Baliteke zuk diozun ori egia izatea: ura ta ni deabruak gerala. Baña nik ez det zuk bezelako suerterik. Beti isekaz bialtzen naute -esanta, erten zan etxetik. Oartu ziran Praixku etorria zala, ta zaitua zeukaten. Baña bertan geratuko zalakoan, la– sai ibilli ziran, ta txoriak iges egin zien. Itzaia, ordea, ausarta izaki ta andik osta- 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz