BCCCAP00000000000000000001806
Zeukanetik oparo jarri zion, eta Praixku gizarajoak, apaldu bitartean, bai erantzun ere amaren galdera-erasoari. - Baña, seme: nik atzo entzun nuena egia al dek? Eranegun Amezketa'n gizon bat il ornen uala. - Laxter iritxi <lira ango berriak oneraño. - Orduan egia dek ori? - Nik, ama, ez det gizonik il. Ez daukat iñori txarrik egiteko asmorik ere. - Epaille zikin ori! Ala jo ziteken ban– dua. - Ez sinistu ezer ere, ama. Norbait galdu detala egiz ikasten badezu, aldez aurretik ja– kin nere burua babesteko izango dala. Igesi nabil, ta nik ere maite det nere askatasuna. - Ondo zegok. Emen geratuko aiz noski lotarako. - Ez, ama. Bereala joango naiz. Nork daki etxea zaintzen badute ere? Uste gabeko– rik ez det nai. - Beldurrak begiak ernetu dizkik. Ez dek arrazoiaren paltik. Atzo emen nizkin bi gazte berritsu oiek. Ikaragarriak esan zizkidateken iregatik. - Zergatik ez diozu epailleari salatzen? - Epaillea irekin itxutua zegok, eta erria erabat utzia. - Aizu, ama: San Migel'en ostalariak, an ikusi bainuen, zerbait esan zidan. Zer gertatu zaio nere arrebari? - Enbor batek txikitu ziok bere nobioa. 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz