BCCCAP00000000000000000001806

bada ez bada. Orduan, jetxi ta jo zuen etxeko atea. Amak maiz begiratzen. zuen azkeneko se– mea ezkutatu zitzaion bidera. Bai-baizekien andik edo emendik, bizi bazan, azaldu bear zuela. Garai artan deika somatu zuenean, bere biozkadak etzuen iruzurtu: - Iñondik ere nere semea ari dek atean deika! Laxterka jetxita, biak maitasunez besar– katu ziran. - Ator, ator barrura, alper galant orí. Ezer artu nai uke? - Lenengo itzetik, ama, ez naiz alperke– rian egon. Artzai baten morroi ibilli naiz. Torizkizu an irabazitako ontzako urreak. Oiek, nere partetik. Gazta eder au, berriz, artzaiak zuretzat eman dit. - Motell, gorde itzik diru oiek iretzat. - Ez, ama. Nik badakit bear dituzula. Osasuna eduki ezkero, egingo det neretzako aña. - Eskerrik asko, Praixku. Etzaizkidak gaizki etorriko. Ara-onera baabil, baña ez aiz amatzaz aztutzen. - Azkeneko amasa eman arte ez-ta aztu– ko ere, ni baño len ez bazera iltzen. - Urrundik etorriko intzan. Zerbait artu naiko dek. - Ezer gutxi. Gauza berexirik ez beñe– pein. - I tripazai xamarra aiz. Nonbaitik atera– ko dit iretzako aña. 71

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz