BCCCAP00000000000000000001806
- Ez dek mendi ontan m arrapatuko nauen ertzaiñik. - Sendagilleak dionez, gizon ori ez dik iñork il. Mozkorra zegola ta, kroskan beera eroriz, buruarekin arri gogorra jo ta seko ge– ratu dala. - Eta iltzen ikusi niñuten lekukoak? - Etzekit nor diran; baña gezurrezkoak. Deabruak edo sorgiñak agian. - Aingeruak ez beñepein. Aiek ez ditek gezurrezko testiguantzarik egingo. Alare, nai– gabez, baña anka egin bearko dit emendik. Gure erriko epaille kaxkar arek dakien ezke– ro non nagoen, etzidak pakean utziko. - Eta norako asmoak dituk? - Txuxenean etxera amarengana. Ari bi- xitatxo bat egin gabe, ez nauk Euskalerritik urrunduko. Bueltakoan balitekek emendik igarotzea. - An arrapatzen baaute... - Amaren etxea erritik berex zegok Ez badaukate beintzat zelatariren bat jarria, ango atzera-aurrera lasai egingo dit. - Torik onoko gazta au. Eramaiok amari. - Eskerrik asko. Etzaiok gaizki etorriko. Bere traste pixarrak pardel batean bildu ta beti berekin ibiltzen zuen aizkora txiki ki– dar-luze batetik zintzilik bizkarrean artu ta, nagusia agurtuz, atera zan bere mendi– txabolatik gure euskaldun alderraia. Bere ama bakartiari bixitatxo bat egin nai zion. Illundu arte, goiko txaran itxogin zuen, 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz