BCCCAP00000000000000000001806
Orrek etzekiken besterik. Ori dena, au baitzeko aitzaki bat izango uan. - Ori ez dek emendik urruti egongo, ez. - Etzekit. Len txabolan lo egiten zuenik ere ez. Eme ibiltzeko badizkik bere arra– zoíak. - Orduan alper-alperrik etorri gaituk? - lgotzerako esan dizutet. Ordukoz, beñepein, txoria aske geratu zan. AMAREN ONDOAN Goizean goiz igo zan nagusia txabolara, itzaia an egongo etzalakoan. Baña ordurako artaldea larrean zebilkin, ta bera artzai arkitu zuen. - Ez al dek iges egiterik pentsatzen -galdetu zion. - Artaldea bakarrik utzita ez beñepein -onek erantzun. - Eskerrik asko. lregatik esaten diran gu- ziak gezurrak dirala, oraintxe erakusten di– dak garbi asko. - Zergatik diok ori? - Iñori kalterik egin nai ez diokelako. Ire arraixku guzien gañetik, ez dek artalde au bakarrik utzi nai izan. 69
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz