BCCCAP00000000000000000001806
doairen bat, nik ezin nezaken egin, biok arte– gi ontan ari giñun ardiak jeizten-ta. - Ori dek arrazoia, zazpirak jota oraindik emen geundeken-ta. - Tarte ortan bazebillek norbait naspi– Ilan. Len naigabetua etorri banauk San Mi– gel'dik, berri onek ez niok asko poztuko. Da– goeneko erosi dizkitek lekukoak. Aspaldi on– tan gertatzen zaidan guzia arrigarria dek. Bai beldurgarria ere. - Zer egin bear dek orain? - Zer egingo dit? Anka. Arrapatzen ba- naute, nola ezeztu bear dit ez naizela ni izan, bi edo iruk baiezten badute? Nere naigabe guzien artean, ez dek neretzat au baño leku atsegiñagorik; ta orra, txabolatik atera gabe, erriko ateetan gizona il. Gaur, bertan geratu– ko nauk. Baña ez dit txabolan lo egingo. Arratseko ordubiak aldean, ikusi zituen, nagusiak bidea erakutsiz, bi ertzain txabolara igotzen. - Urdeak aleenak! Nork abisatuta ote za– tozte onera? Ez dezute kaiolan txoririk arra– patuko, ez. Ni segurutik nagok begira. Txabola-barrua ondo aztertu ondoren, ala galdetu zioten nagusiari: - Nola zekiken gu etortzekoak giñala? - Orri etziok iñork ezer esan. Nik ere ez nekiken zuek etortzekoak ziñatenik nere eske bidea erakusteko. Nik esan nioken atzo erri ondoan bat il zutela, ta nere morroiaren antzekoa iruditu zitzaiela ikusi zutenei. 68
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz