BCCCAP00000000000000000001806
gazteenak zebiltzak, i non abillen jakin nai– rik, bazterrik bazter. - Arrapatzen baditut, belarri ondoak be– rotuko zizkiet eta orixe irabaziko ditek. Ba– karrik al dek epaillea? - Bai. Erritarren batzuk emen izango di– tuk. Baña etzekarrek udal-ertzaiñik. - Orduan lasai banebilkek. Zer moduz nere ama? - Osasunez ondo. Arek bai nabaituko duela ire utsuna. Ez-bear bat izandu ditek: alabaren senargaia enbor batek arrapatu ta txikitu zin geronekoan. - Ama aren itxaropenetan geratu uan-ta, nik andik aldegin nuenean! Eskumiñak emaizkiok. Luzatu gabe, bixitatxo bat egin nai nioke arixe. - Kontuz! Gorrotoan artu autenak badi– tuk; eta len esandako bi anai oiek, urkamen– dian bukatuko ornen ditukela ire egunak ari dituk kontari. Epailleak berak ere, ez ornen diola olako isekarik iñork egin, ziok. - Egin dezatela alegiña. Baña kakatsu oietakoren bat arrapatzen badet, gogoratuko zaiok egun ori. Beste gañerakoan, nere etxera sartu-atera bat aixa egingo dit, oiek oartzera– ko. Eskerrik asko. Aitortz on bat egiteko as- moan natorrek. ., Eta, laguna agurtuz, txuxenean lekura joan zan. Aulki banatan an ikusten zituen lerroan apaizak, nai zuen guzia aitortzeko zai. Bat 64
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz