BCCCAP00000000000000000001806

bidea. Etxean bertan aukera edukita, zertara– ko joan bear zuten araño? Batzuk ala joanak izango ziran. Baña geienak, San Migeli zioten eraspenez. Maita– sun aundia dio euskaldunak, ta arixe bixi– tatxo bat egiteko ta laguntza eskatzeko ere bai. Norekin aitortu etzekiela ara-onera zebi- llela, ostalariarekin topo egin zuen. - Kaixo, Praixku! Emen al abil? - Ongi etorri. I ere San Migel'en? - Bai. Urtero etortzen nauk. Onuzkero Euskalerritik igesi egiña izango intzala uste nm. - Mendi-mendian artzai morroi nabillek. Ango oiurik ez dek oneraño irixten. - Ortan balitekek arrazoi izatea. Baña as– katasuna maite badek, eme ibilli. Ire lagun epaille maite ori onera etorria dek, eta orain ez gaituk len bezin lagunak. Ez dek aspaldi ontan ostatuan azaldu. I salatu ez iñudala-ta, asarretu egin uan. - Eta orrek kalte egiten al dik? - Neri ez-ta batere. Ez dek ostatu-zalea. Baña eme ibilli. Onuzkero anbat ikusiko iñuan. - Ikusten banau ere, kakareren batzuk egingo dizkik. Baña ortan geratuko dek gu– zia. Zer moduz errian? - Ire utsunik ez dek an nabari. Iñaxio ixildu uan. Erriak aztu au. Ori gertatzen dek, bat begien aurretik galdu ezkero. Illaren anai 63

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz