BCCCAP00000000000000000001806

biurtzen zaidak orduan. Itxaropenean bizi dan baten munduko naigabeak, utsak dituk orren ondoan, beti nere burua galtzeko larri– tasunez bizi nauk-eta. Ortarako daudenenga– na joanta, nere pekatua entzun orduko, beti erantzun berdiña: «Alperrik abil!» Zertarako bizi orrela: sinismena bai ta itxaropenik ez? Berdin nere azkena ikusia zegok. Bota zak bein betiko ere burua itxasora ta gorde adi bizien artetik eta kito. Orrela bizitzeak ez dik balio. Ori, ordea, okerretik okerragora joatea uke. Nik denak maite dizkit. Nere egoera triste onentzat pakea ta atsegiña billa– tu nai nizkikek. Biotzean bizi-poza sartu. Denei nere ondo gabeko utsun onen berri emateko gogoa, ea lasaitasun pixar bat ekartzen diodan biotz oni. Baña alperrik. Gi– zonak eta deabruak, etsai. Jainkoa ixilik. Bera ere naiko aurkari, ez baiditu nere otoitzak entzun nai. Gogorapen auek berekin zebilzkiela, joan zan gure Praixku San Migel'era. Ango jendearen emana! Badauka, bai, oraindik euskaldunak sinismena. Gazte, erdi– ko ta zaarrak, mutil, gizon, neskatx eta ema– kume, an ikusten zituen elkarren leian, ai– tortz on bat egiteko zoramenez. Aietan asko, beñepein, bera bezela joanak izango ziran, edozeiñ' apaizek barkatu ezin lezaken pekatu gaixtoren batekin, gotzai jaun edo Aita Santuak ezik ezin zitekena, auek beren ordekoak jartzen zituzten-eta San Mi– gel'en. Oiek, denak barkatzeko bazuten esku- 62

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz