BCCCAP00000000000000000001806

zer atsegin artu nuen. Jakingo dezu noski illaren bi anai nola dabiltzan Praixkuren amaren etxean. Arrapatu ta bat garbitzen badu, gizon-iltzallea? Ortan ez nator zurekin bat. - Bazekit. Baña beste orrek gizona il dik, eta ori espetxean obeto zegok, kanpoan aske baño. - Eta beste oiek zergatik ez? Oiek alar– gun gaixoari nai dutena egiteko eskubiderik bai al daukate? Ori ez al da pekatu? Eta, zuen erabaki okerrez errugabekoren bat ur– kamendira bialtzen dezutenean eta gero iño– xentea dala jakitean, espetxera joaten al zera– te? - Gu ez gaituk uts-eziñak. Ez jainkoak ere. - Baña errugabeko bat il dezute. Orrena oraindik aringarriagoa da. Iltzera zetorkiona jo ta garbitu du, ta ori uste gabe. Orri gizon– iltzallea deitzen dionak, ez du anka ta buru– rik. Bestela, dena gorrotoaren lana da. Emen– dik aurrera, epaille guziei gizon-iltzalle esan- • go diet nik. - Iritzi zelebreak dituk orratik ireak. - Maitasunezkoak; biotz-biotzetik ate- reak. Orren atzetik bazabiltzate, besteren bat il erazi ta erri ontan dan gazterik paketsu ta jatorrena ondatu besterik ez dezute egingo. Auziak ez dute zigortzeko bakarrik bear. Errukiz artu ta oker-bidetik baztertzeko ere bai. Epaille oiek etzoazte bide ortatik. Jo ta 57

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz