BCCCAP00000000000000000001806
- Orduan etzegok emen? - Len ere esan dizutet, etorri ta bereala joan zala. - Epaillearekin konponduko aiz gero. - Bai, motellak, bai. Erantzunaren paltan ez gaituk geratuko. - Amaren etxean ote zegok? - Ez <lit uste. Lo egin badu ere, onuzkero andik aldegingo zin. Ostalaria madarikatuz, amaren etxera joan ziran. Semeak iges egin zuelako, au ez– taietan bizi zan, edozeñi adarra jotzeko prest. Aldapak gora ikusi zitueneko, ala zion: - Emen dituk, beti beranduegi ibiltzen diran oietakoak. Alper galantak! Eguneroko ona irabazi ta golperik jo ez. Atea jo zuteneko, jetxi zan ama. Bi udal– ertzaiñak ikusi zituenean: - Garai- ontan zertara zatozte zuek etxe ontara? - Praixku zure semearen billa. - Nik seme bat bakarra daukat. Ura es- petxean ez daukazute, bada? - Bart iges egin du andik. Algara gozoa egin zuen amak, esanez: - Bejondeikela, seme, alper aundi auei aldegin badiek. - Alperrak? Nor <lira emen alperrak? - Espetxean bakarra zeneukaten eta arek anka egin dizute. Munduan nor alperragorik, txoriak izutzeko ere ez dezute balio-ta? - Ez gera zure isekak artzera etorri gero. Epaillearen aldetik gatoz. 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz