BCCCAP00000000000000000001806

- Eta ori zeñek ukatzen dik? - Nere belarrietara iritxi dituk alako kon- tu batzuk. Amak eraman zizkidaken, bikario jaunak esanta: alegia, semea jartzeko jakiña– ren gañean errian sailtxo bat badabillela, illa– ren anaiak eta ez diranak ere, auzitegian nere aurka gogor egiteko, diruz lekuko gezurrez– koak erosteraño. Nik ez nin bestela igesirik egingo. Oraindik zuek baño gorrotogarria– goak zaizkidak, ezer ere jakin ez ta ortara di– joazenak. Ez ditek zerurik merezi. lges egin <lit espetxetik eta bego ura bi anaientzat. - Nere bi anaiak zer txarrik egin ditek? - Len ere esan nizuten nola arratsean in- darrean sartu ziran, nere ama bultza ta ziral– doka boteaz, etxea aztertzera. Epailleari sala– tu ziot ori, nere ama alarguna babesteko, ba– karrik geratzen dala etxean-ta. Epailleak ala erantzun zidak: «Ik egin dekana baño larria– goa dek ori. Ez dituk zigorrik gabe geratuko. Eta oiek, beste olako bat ire amari egingo ba– Iiote, urkamendira joango ituke». Iñaxio, uste <lit zuen esku dagoela ori galeraztea. Ixilik zeudenei eskua emanez, abian ala esan z1en: - lnpernu batean bizi nauk. Bizia maita– garria nin. Baña uste <lit obe nukela illa ba– nego. Ez nauzute noski emen geiago ikusiko. Bizi naizen arte, alderrai ibilli bearra zeukat. Mesedez eskatzen dizutet etzazutela nere ize– na geiago zikindu. Eta bizi-bizi atera zan andik. Ura ezkuta– tu zanean, ala zioten Iñaxioren lagunak: 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz