BCCCAP00000000000000000001806
ten. Bitartean, bera zulo artan usteltzen. Epailleak ere etzuen deitzen berriz. Etziran egun asko sartu zala; baña bai lu– zeak. Errian, bada, illaren anaia, Iñaxio, bazter guziak nasten ari zan, Praixkuren aurka eten gabean: - Nere anaia erretxiña zala ez diagu uka– tuko. Baña ez orrenbesteraño. Umetxo bat bezela zebilkiken. Azkenean bete ura ere; ta, besterik ezin zuenean, labana artu. Or erru guziak Praixkuk zeuzkak. Gezurrezko lekukoak billatzen an zan auzitarako. Ostalariak bein baño geiagotan adierazi zion: - Zer naspil jartzen ari aiz? Esaten dekan guzia gezurra dala badakik. Erria berexia zegoen, bada: batzuk Praix– kuren alde ta besteak aurka. Baña auek la– nean ari ziran; aiek ez. Praixkuren ama mezetara joan zan ba– tean, deitu zuen bikarioak: - Joxepa: zerbait egin bearra dago zure semearen alde. Erriko batzuek gezurretan galdu naiko luteke, eta gogotik jendea iru– zurtzen ari dira. Illaren guraso ta anaiak ge– zurrezko lekukoak billatu dituzte, diruz ero– sita noski. - Nik ori dena semeari esango nioke. Baña utziko al didate ikustera joaten? - Nik egingo dizkizut moduak. 44
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz