BCCCAP00000000000000000001806

Ostalariak entzun zuen aien elkar-izketa; eta, joan ziranean, galdetu zion: - Beraz, ire lana dek ori? - Bai, zoritxarrez. Gizon ez diran batzuengatik, orrela ibilli bearra zeukagu besteak. Bizia salbatzezkeroz, ez neukaken beste biderik. - Zer esan ditek? - Ezer ez. Bart beste bat il ez nuenean, ez nagok asarre. - Zergatik? Gertatua kontatu zionean, ala erantzun zion: - Ire lekuan egon banintz, eta al izatera, biak garbituko nizkin. - Bi gazte oiek ala esan zidatek: anaia il dietela; eta, ni galdu bitarte, ez didatela pa– kean utziko. Or konpon. Ez dit, bada, arku– me batek bezela lepoa jarriko. Olakoxeak di– tuk oiek. Arek zebilzkin mandoak, nereak itun. Aren lekuan asiko dan anaiari eman zizkiot. - Etzegok gaizki. Gutxik egingo luteken lana. Ez al dek iñora iges egiterik pentsaten? - Zertarako? Noiz arrapatuko nauten beti beldurrak ibiltzeko? 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz