BCCCAP00000000000000000001806
ondoan zetorren, beste lagun batzuen erdian. Beste Jau gaztetxo, bere illobak noski, kaja– ren inguruan, andik zintzilik zeuden zintei eusten. Errira urbildu-alean, gurdibide zakar eta txigor kaxkar aietatik beera bazetorren jende berria saillera. Ozenki entzuten zan, dan ... dan ... dan ..., biotzak illuntzen dituen kanpai-ots triste ori, eten gabean. Apaiza, berriz, miserere'ka otoitzean ze– torren. Jenderik geiena ere itzal aundiz, buru-makur ta ixilik. Baña baziran tartean otoitzerako gogo aundi gabeak. Moltxo bat berriketan zijoan; legea betetzera joandako jendea. - Mandoak garrondoan jota iltzea ere... -zion batek. - Mandoak, zakartu ezkero, egoskorrak dituk. Elementu gaixtoak, motell. Soldaru ibilli nintzanean, ederki ikasi nin oien berri -zion besteak. - Baña sabelean jotzea bezela ere, garron- doan, ordea? Nora begira zegoken orduan mandazaia, atzetik arrapatzeko? Ez <lit sinis– ten nik ori. Denborak noizbait azalduko di– gun ezkutua bazegok or. Laban zorrotz bat ere eskuan ornen zeukaken. Zertarako zin ,..J ura? - Sendagilleak ori esan badu, zerbait izango dek. Oiek ortarako ikasten ditek. - Ez dituk, ordea, uts-eziñak. Dana dala, oraindik argia garbi azalduko dan itxarope- 30
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz