BCCCAP00000000000000000001806
etzuten ezer esan nai, epailleak erabakitzen zuen arte. Zetorren jendeak zerbait jakin nai, ta an zekienik etzegoen. 11 zala, ta ezbearrez gañe– ra, mandoak edo beste norbaitek jota. Zer gertatu ote zan goiz artan ostátuko iturrian? - Ume bizia uan, bada, gizarajoa. - Bai. Etzin lanari iges egiten ikasi. Baze- kiken zuena ematen. Ontan iritxi zan jasotzeko ordua. Berriro apaizak il-otoitzak errezatu zituen, ta gure Jau ikazkiñak jaso zuten batera il-kaja. Gu– rutzea jarri zan aurretik. Ondoren, gorputza. Gero, apaiza. Onen atzetik, gizonezkoak. Gero, emakumeak. Eta jarri ziran martxan. Baserria kaxko batean zegoen, erritik bix– ta-bixtan. Gorputza etxetik ertetzen eta eguz– kia ere mendi gañetik, il-kaja erdiz-erdi artzen zuela. Au beltxa izan arren, eguzkiak diz-diz egiten zuen. Mandazai gizarajoa, bere adiñik onenean, il-kaja beltz artan aldapak beera zekarten, jaio ta bizi izan zan etxea betiko agurtuz, erri ondoan ta gain batean zegoen ta jendeak beldur gaitza dion kanposantura eramateko. An etzuten ixkanbil ta asarrerik izango. An beti pakean biziko ziran. Piztuera arteko atsedena an artuko zuen. Etzan geiago iñorekin eztabaidaka ariko. Gazterik eta okasio batean bukatu zuen mundua. Jainkoak eman dezaiola betiko atsedena. Bere andregai gaixoa negar ta negar bere 29
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz