BCCCAP00000000000000000001806

Lau aldeetara zabaltzen ziran etxez etxe, baserririk baserri, olako il zala ta illetak. noiz izango ziran adieraziz. - Eup! Etxeko atea joko zuten; eta gure baserrie– tan, lenengo aterako zaizuna, zaunka ta ix– kanbilla, txakurra izango dezu. Bereala azal– duko da beste norbait. •Beren arratsalde onak opa ondoren: - Zertan zabiltza? Illetarako abisuketan, noski. - Bai. Alaxe nabil. - Nor da il zaigun ori? - Joxe Migel mandazaia, Bordatxo'koa. - Nola? Eranegun elkarrekin egon giñan, ta arek bazeukan osasuna saltzeko ere. - Ezbearrez. Ostatuko iturri ondoan illa billatu dute, norbaitek garrondoan zerbaite– kin jota. Zenekizkien txeetasunak kontatu gabe, joaten etzizuten utziko. - Gizarajoa! Ume bizia zan, bada, uraxe. Gazterik utzi du mundua. - Bai. Zuena ematen bazekien. Biar zortzietan jasoko dute etxetik, ara eramana baidute; ta bederatzietan illetak, bere erriko elizan. - Ondo dago. Norbait azalduko dala uste det. • Etxerik geienetan sagardoa eskeintzen zu– ten. Baña etzegoen artzerik. Bestela, etxera orduko mozkortuko zan bat. Illunabarrean, il zanaren etxera apan- 26

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz