BCCCAP00000000000000000001806
orra or. Ez du min aundirik artuko. Askotan itxurak egiten ibiltzen etzerate, bada? Zer egin bear diogu orduan oni? - Beste illei egiten zaiena: kanposantura eraman ta eortzi, eta illetak ospatu -esanta joan ziran. Alargunaren ateraldiak lenengo min eman bazien ere, gero par egin zuten. Bikarioaren aginduz, urrengo goizeko zortzietan jaso ta bederatzietan egin zizkio– ten illetak. Gauza zan bakar bat ere, etzan joan gabe geratu. Ari egin zizkiotenen berri ikasi zute– nean, denak errukitu ziran. - Ni iltzearekin, zu geiena poztuko zera, ama -esan zion semeak, eta etzuen noski arrazoiaren paltik. * * * Liburutxo onen gaia, su ondoan entzun– dako ipui batetik artua daga. Baita apaizak barkatu nai eza ere. Ikaragarria benetan. Au kontatzen zioten bakoitzean: - Ori ezin litekena dek! -zion nere aita zanak. Baña nik, askotan, emen dagoen bezela– xe entzun nuen. Jakiña: tartean zerbait erantsi diot ipuia– ri, liburua osatzeko. AMAIA 163
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz