BCCCAP00000000000000000001806

- Non dagoen badakizu orduan? - Bai, jauna, bai. Etxean daukat. - Barkatu, Joxepa. Baña arek, arrapatu ta eriotz-zigorra eman dioten lekura eramanta, urkatu egin bear du. - Erru gabea dala jakinta ere bai? - Ori ez <lago nere eskuetan. - Denak berdiñak zerate zuek. Nai dezu- tena egin. Arek ez du etxetik aldegiteko as– morik, denen igesi ederki aspertua etorria da-ta. Baña, meserez, sendagillearekin joan. Baituak ere beren eskubideak badituzte. - Sendagilleak zer egin lezake or? - Eramateko gauza dan edo ez ikusi. - Ederki pentsatua. Ortan arrazoi •dezu. Amaikak alde ortan, an azaldu ziran bi ertzaiñekin. - Zer egin bear diozute? -galdetu zien amak. - Galdera batzuk egin; eta, gauza bada, eraman. - Ez dizute erantzungo. - Ori ikusiko degu. Amak gelako atea zabaldu zien, eta Praixku illa arkitu zuten, bere kajan. - Ez al dezute eraman bear? Sendagilleak, begiratu zioneko, antzeman zion etzala il berria. - Ez diguzu, Joxepa, adarra gaizki jo. - Onen billa etzebiltzaten, bada? Orra nik erakutsi. Ori il eraziaren errurik txikiena ez dezute. Zuen baimenik gabe, gañera, ez <lago iñora eramaterik. Urkatu nai badezute, 162

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz