BCCCAP00000000000000000001806

belea, -denak edatera edo jatera jeixten dira– nean, beti bat edukitzen baidute zugaitz– adarren baten puntan-, ura kroak-kroak egi– ñez egatu zanean, besteak ari jarraitu zioten. Amari orduantxe eman zion arnasak buelta. - Baldin-eta ez al dituk berriz etorriko! Eguzkiaren sarreran, goiko pagadian ez– kurrez ase ta edatera, jetxi ziran uxoak etxe atzeko erreka txikira. Egarria an ase zute– nean, beren bideari jarraitu zioten. Denak ez, ordea. Bi, urduri zegoen amari pake-arbazta eskeintzera baletoz bezela, zapi-langetan geratu ziran. '-c, Maite-mindutako uxoak ziruditen, elkarri zorriketan eta biak jolasean. Andik erdi le– gortua dilindaka zebillen biotzaren inguru artara begira, ernea baita uxoa, ikusi zuten. Bai egan etorri ta bien artean artuz eraman ere. Ezkutatu arte, ama begira egon zitzaien. Ta, aiek ezkutatzen ikusi zituenean, txaloka as1 zan: - Bejondeizuela, uxoak! Eta zorionak, seme! Gorriak ikusi dituk! Deabru, gizon ta abereak aurka itun. Ez, ordea, Jainkoa. Arek ez baitu gizonen begiakin ikusten. Odol– kutsua ere garbitzen dana izaki! 160

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz