BCCCAP00000000000000000001806
ondotxoz beranduago oiera joanta, aspaldi ontan lanean ari zera. Edo zuek txutik egiten dezute lo? - Ni ortara oitua nagok. - Baita ni ere. Zure griñak erakutsi zizki- dazun. Itzai nenbillenean, goiz asko jeiki eta berandu asko erretiratzen nintzan, ta orain ere berdin. lgesi etorri naizen bost egun aue– tan, zer lo-pulamentu egin detala uste dezu? - Bai. Egia diok. Aiek itun urteak iretzat, eta neretzat ere bai. Zergatik utzi bear uan lantegi ura? - Zuk aolku orixe eman zenidan, ni es– petxean nagoela ikustera joan ziñanean. - Bai, bai. Egia diok. Oroitzen nauk. Bat lanean, bestea izketan, bazkalordua etorri zan; ta, aurtxoa seaskan utzirik, eseri ziran maiaren inguruan ama, Praixku, bere arreba ta kuñadua. - Dena kontatuko didakela esan ez di– dak? Oraintxe dek, motell, egokiera pollita. Mandazaia il ta ordua arteko gora-bera guzien berri eman zien. - Orain zerok juzkatu nola lasai bizi nin– teken. - Eta mandazaiaren bi anaiak non geratu itun? -galdetu zion kuñaduak. - Nik iges egin nuenean, zentinelen es– kuetan; eta, ziur asko, espetxe artan bertan. - Eroak aleenak! Pake-pakean emen bizi besterik ez ta... - Gorrotoa, ordea; ta au itxua izaki. 152
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz