BCCCAP00000000000000000001806

kentzen, ez emen, ez bestean. Irea ikusia ze– gok, inpernurako aukeratua ago-ta. - Madarikatua! Ago ixilik, nor baaiz ere. Zerua denentzat, iretzat ez noski, egin zin Jaungoikoak -oju egin zion amorruz. Eta begira zeukan gurutzeari berriro: - Urrikal zaitez nitzaz, launa! Itz auek esaten ari zala, sartu zan bere ama, katillokada esne berorekin; eta, arritu– ta, ala esan zion bere semeari: - Norekin ari intzan izketan! - Neronek ere bai al dakit? Oldozpen on baten ondoren, beste gaixto bat etortzen zait. Txarrari, «Oa, madarikatu ori!» esaten diot. Onari, berriz, «U rrikal zakizkio pekatari oni!». Au da aspaldi ontan nere biotzeko guda. Itxaropena ta etsipena txandaka dabiltz nere barruan. - Ik amari esan nai ez dioken zerbait ba– daukak ezkutuan. Zearo burua nasten dik. - Biar, gauza banaiz beñepein, denaren berri emango dizut. Neri gertatzen zaizkida– nak, ez dira txorakeriak, ama. Katillokada eskura luzatuz: - Ez al dek besteren bearrik? - Ez. Gaurko aski det. Zuk zere atsedena artu bear dezu, ta nik ere bai nerea. Ama joan zan andik, Praixku bakarrik utzirik. - Zer ote du nere semeak? -zion bereki– ko-. Exur eta larru besterik ez baidago. Sukaldeko lan pixarrak eginta, igo zan 149

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz