BCCCAP00000000000000000001806

egin bazenduen zerua, alperrik egin zenduen, Jauna. Ez da berealakoan beteko. Zure biotzean errukiak ez al dauka lekurik? -zion bein ta berriz Praixkuk. - Nork esan dizu ori? -erritan eman zion. Ama Birjiñak Praixkuri-. Zu salbatzea– gatik etzan, bada, il, zuk oraindik maite etzenduenean, zu sortu baño len, jakiña, eta oñaze gorritan? Ikusten dezu gurutze ortatik zintzilik nola dagoen? Zuregatik orduan mai– tasunez bizia eman bazuen oñazetan, zuk maite etzenduela, orain, oñazerik gabe ta maite dezula, zer ukatu dezaizuke nere Se– meak? Eskaiozu. Ez dezu egokiera oberik ar– kituko. - Nik maite ote det? Egia ote dio Ama Birjiñak? Oldozpen auek alako zarrara goxoa egin zuten gaixoaren biotzean. Bere itxaropena indartuz eta al zuen damutasun ta sinisme– nik beroenarekin, biotz-biotzez otoi egin zion Jaunari: - Egizu, Jauna, Amak eskatzen dizuna. Barkatu nere pekatuak. Zure ordekoak ez ba– zaizkit urrikaltzen ere, urrikal zaitez zu, Jau– na, zuregatik nik denei barkatzen dieten ez– kero. Itz auek barrun-barrundik esan orduko, irri maltzur bat entzungo balu bezela, intziri baten antzera, itz auek nabaitu zituen: - Ja, ja, jai! Gizarajoa! Alperrik abil. Ez aiz zerurako. Odolaren kutsurik ez dek 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz