BCCCAP00000000000000000001806

IRUDIPENAK Ama sukaldera joanta, semea bakarrik ge– ratu zan gelan, krisallu baten argira. Bere buru gañean ikusi zuen gurutzea ola-zuretik zintzilik. Atzeko orman, berriz, Ama Birjiña, lauki eder batean. Bazirudin Ama-Semeak elkarri begiratzen ziotela ta oiean zegoena– rengatik izketan ari zirala biak, beren naiga– been errudun Praixku balitz bezela, ta au salbatu nairik. Ama Semeari eskari ari zitzaion. - Ai, seme biurria! Nola dabilkik tre ama, mundura ekarri ta ainbeste nekeen ar– tean azi iñuna? -zion gurutzeak. - Utziozu pakean. Berekin darama naiko eziña. Ta zuk ez niñuzun ni berdin ibilli? -erritan ematen zion Ama Birjiñak gurutzea– n. - Orain ere zerbaiten eskea badakartzu. Ni erru gabea nintzan, ordea; ta pekatariak salbatzeagatik eman nuen nere bizia -erantzun gurutzeak. - Ez bazenituen griña gaixtoz beteak egin, etzuten pekaturik egingo; ta, pekatariak salbatzera etorri baziñan, zuk diozunez, orra or aukera. Oiean gaixo dagoen orrek eta ain– beste kupitu zaitun bere amak, zer besterik naiko dute? Ainbat negar ta otoitz bere seme galduaren alde egin duen amak eta nik, zer besterik naiko degu? Ona orain pozteko or- 146

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz