BCCCAP00000000000000000001806
Aldegin baño len edukitzen zuen gela txi– ki hatera sartu zan Praixku. Goseak eta ne– katua zetorren. Bereala oiean zegoen. - Goseak baldin baator, zerbait artu nais ko dek? -esan zion amak. - Utziozu, ama, gaurkoz. Zergatik nekatu erazi bear zaitut? Biar ere, bizi bagera, eguna ikusiko al degu. - Iri burutik egin zaik edo txakurra beze– la ibilli aute? On egitetik egundo atzera egin al dik ire amak? Eska zak bear dekana. Al badet, ekarriko dit. Edo oraindik ez nauk ezagutzen? - Katillokadatxo bat esne bero ekatzu, bai, ta ez det besteren bearrik. - Gizarajoa aleena! Nola ibilli ote aiz? - Len ere esan dizut: zigortua, nere bi- ziaz etsia, denen igesi, iñor ikusteko kezkaz, erri guziak ni sartzeko beldurrak zainduak... Orixe izan da nere bost illabeteko bizitza. - Beste zerbait ekarriko dit, sua piztua zeukat-eta. - Ez, ama. Gaurkoz aski det eskatu dizu– dana. Otzak nago ta orrek berotuko nau. Biar ikusiko degu geiagotarako gauza geran. 145
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz