BCCCAP00000000000000000001806
- Gizonok askotan arrotzen gera, zerbait bageralakoan. Baña emakume oiek, arazo as– kotan, gu baño geiagoak zerate. Ainbeste naigabe eman dizkizut. Zugandik urrun ibi– lli, baziñanik ere iñoiz aztuta. Gaixorik na– tor, zure bizkar emen il arte bizitzera, ta ez didazu itz txar bat ere esan. Ez-ta aipatu ere nere maitasunik eza. Seme zintzo ta on bat bezela artzen nauzu. Zure pakea arraixku txarrean jarriz gañera; ta zu, zere Jan ta ne– kez, ni mantentzeko pozez. Eskatu gabe ere, badakizu ematen. Neretzat, benetako maita– suna ori da. Olakoa izango da gure Jainkoa. - Ez ago, motell, sermolari txarra. •Nork erakutsi dizkik olako gauzak? Ago ixilik, be– rritsu ori. Gaixo agola? Etzekit; baña aoan dabilkiken aragi-puxka orrek etzeukak erreu– ma aundirik beñepein. Len ere esan dit min ematen didakela orrela itzeginta. I ez baaiz nitzaz oroitu ere, ni ez nauk beiñere itzaz aztu. Bere seme-alabak maite ez dituena, ez dek ama. Bota itzik ipui ta beldur oiek, eta ator sukaldera. Bostentzat -irekin ala gaituk– eta geiagorentzat, leku-paltik etzegok emen. Zer jana ere nonbaitik sortuko diagu. Zer dala uste dek ama baten maitasuna? Amaika otoitz egin dit ire alde, buruko txorakeri oiek kendu ta bein betiko Jainkoak etxera ekartzen ote iñun. Orain, ondoan ikusita, asarretu egingo ote nauk? Edo aurrean biali edo Justiziari salatzera joan? Ez, seme, ez. Amak ez gaituk orrelakoak. Irea ez dek be– ñepein ala. 144
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz