BCCCAP00000000000000000001806
begi auek itxi. Bearrak lagundu dit noski, eziñetik indar berriak ateratzen. Gorputza eziñean gaixo. Zearo zalantza gaixtoetan zo– ratua, berriz, nere anima. Erdi erotua, beti pentsamentu bat buruan: Jaunak ez niñula ni beretzako egin. Unetxo batean aztutzen bazait nere larria, norbaitek, nik ez det ezer ikusten, intziri bat bezela, belarri ondora esango dit: «Ai, Praixku, Praixku! Alperrik abil. I ez aiz zerurako egiña. Judas gizarajoaz oroi adi». Gorputz ta anima daldaraka eto– rria naiz larritasunez, denen igesi, oneraño. - Job santua dirudik, motel!. Onenbeste negar! I len gizona intzan; ta, iri entzunez, ezin poztu dan emakumetxo alargun bat di– rudik orain. - Zuk ere ez ote nauzun artuko etorria naiz. Meserez, ez ukatu zure maitasun eta babesik. Ez det merezi; baña ez da luzarora– ko izango. Pralletegian emandako ontzako urre batzuk baditut. Torizkizu. Nere illetak ordaintzeko etzaizkizu gaizki etorriko. - Eta iretzat ez al dituk bear? - Ni ez naiz etxe ontatik bizirik ertengo. - Jesus! Oraingo ontan benetan ezkorra ator. Eskerrik asko. Ez dituk gaizki etorriko. Amak ezin zuen semearen larritasun ta bakardadea ulertu. - Praixku, ago ixilik. Orrela itzeginda, mio ematen didak. Emakume bat baintzake ere... Baña i bezelako gizon gazte bat orrela aritzea... Ikusi al dek egundo ire ama atzera egiten? Ire bearren bati begiak ixten? 143
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz