BCCCAP00000000000000000001806
egin diet. Aiek, arrapatu ta nere lekuan gera– tu dira. - Jesus! Ortaraño ere bai? Beste bat egiña ator or.ain. Ille-bizar aundi aiek non moztu dizkitek? Ez bauan iges egin, nik moztuko nizkin, bai. Semea, gaixo baz"egoen ere, alaitu zuen amaren errita ta itz-jarioak. Maitasunak era– gin erazten ziola bai-baizekin. • - Gau-txori aleen ori! Exur ta larru bes– terik ez aiz. Ez al dek jaten-edo? Agian gai– xorik abil. Izan ere, auzi oietan i ibilliko intzan bezela, ez dek arritzekoa orren aula egotea. Ire abots indartsu eder ura ere galdu zaik edo bajatu zaik. Doi-doi garbitzen dek abotsa. Ator, ator aurrera. - Ezur uts besterik ez naizela, egi bombi– lla diozu, ama. Azkeneko otorduan bi arbi– buru jan ditut, eta metondo batean jarri lo– tan. Txakurrak biali naute aurrean andik, basurde bat bezela. Denak etsai ditut. Mu– turka nabilkite. Eriotz-zigorra emanta, ostira– leko amabietan urkatzekoa niñuten. Espetxe– tik iges eginta, benetan larri nabil. Bide oie– tan ez det kristaurik ikusi. Erri guziak aizka– tu dituzte, el terrible vasco espetxetik aldegin ta aske dabillela, ez dakit zenbat eriotz egiña. Bakarka ez ausartzeko iñor nerekin. Oso gai– xo nator. Etzenduk~ sinistuko nere larriak zenbaterañokoak diran. Biotza, nekez ta nai– gabetan auldua, zimikoka ari zait. Ez nago luzarorako. 11-etsitako orduak igaro ditut. Alare, beti aurrera. Zure ondoan nai nituzke 142
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz