BCCCAP00000000000000000001806
Aurra seaskan utzita, laxterka jetxi zan ama. - Oraindik bizi da nere seme Praixku, ez nuen besarkatzeko itxaropenik galdu-ta. Ura zala oroitze utsak xamurtu zion biotza. Bai-baizekin erruz supritzen zuela. - Ez beldurtu, ama, zure seme Praixku nauzu-ta -esan zion, zutituz eta ate ondora urbilduta, amak ikusteko moduan. - Ai! I al intzan? Olako zerbait pentsatzen nin, bai. Abotsera laxter ezagutu aut. Munduak zear aspertu aizenean, baka– rrik uzten dekan amaren etxera al ator? la lau urteren buruan, berriz besarkatu zuan. - Jainkoak gabon, ama -esan zion, zer– bait esan bear-ta-. Etzaude noski bakarrik... - Baita iri ere, parrandero orri. Nola lite– kek, ordea, nik nere Praixku berriz begien aurrean ikustea, bi aldiz ildako gizona,. itxa– ropen guziak galdu ta gero? Katuak bezela zazpi bizi ote dauzkak? Ez nieken sinistu eta nik izaki arrazoi. Orain ez nauk bakarrik bízi. Alaba ezkondu berria zeukat etxean. Seme bat ere baditek. - Ikusi det, bai, leioan. Ez dakit zazpi bizi ditudan; baña azkenekoa larri dabilkit. Urkatuko niñuten arratsean bertan iges egin diet. Nere etsairik amorratuenak salbatu naute: Joxe Migelen bi anai gazteenak, beren eskuz ni iltzeagatik, lima eder bat bota zida– ten leiotik. Ango burniak ebakita, denei 1ges 141
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz