BCCCAP00000000000000000001806

- Txakur txar auek ere badakite noski igesi nabillela. Ezkutuan ibiltzeko alderdi ederra. Denak, gizakume, deabru, abere, bai– ta Jainkoa bera ere, guziak aurka ote ditut nik? Denak atzean utzi zituen: espetxeak eta pralletegiak. Iskanbil onak ibilliko zituzten, batek zituela erruak edo besteak, iges egin zuelako. Or konpon bi gazte aiek ere! Bere lotsagarrizko eriotz artatik aldegitea arrazoi zeukan, egin gabeko pekatuengatik zigortu zuten-ta. !ges egin ere garbi; iñor il gabe. Orain badaki erri aietan, bera sartu ordu– ko, zergatik zekiten denak bere berri. Es– petxean geratu ziran bi gazte aiek zebiltzan bazter guziak nasten. Illundu baño len, iritxi zan bere baserri txikira. Bañ~ etzuen sartu nai izan etxera, iñork ikusterik nai etzuelako. Berdin bazekin barru artatik bizirik ertetzeko etzala gauza 1zango. Goiko txaran igaro zuen illundu arteko denbora, bere gaztetan, zoriontsu bizi izan zituen urte aietan, ibillitako bide ta bentak, bere zoritxarra non asi zan ere bai, gain arta– tik ederki ikusi eta agurtuz. Orduan, jetxi ta aurreko intxaur aundi baten azpian jarri zan, pixar bat lasaitu arte. Bazekin etzuela iñork ikusi, erritik baztertu xamarra baizegoen bere etxea. Intxaurpe artatik entzun zuen, zorame– nez, bere amaren kantu-ots alaia: 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz