BCCCAP00000000000000000001806

batean artu zuen atsedena, biotza neketan zebilkin-ta. Konbentura etortzen baziran ere, ura etzuten an arrapatuko. Ordu beteren bat an igarota, bere salatzalle txalkorrari ikertxo bat egin bear zion. Lasai-lasai len lo egiten zuen lekura joan ta kandela-mutur bat artuta, txalkorraren atea ostiko batekin zabalduz sartuta, argia piztu zuen. Negarrez zegoen gure txalkor gi– xaixoa, etxetik bota zutelako. Alako jauzi bat egin zuen, aurrean ikusi zuenean; ta, txuri-txuri egiña, oiera erori zan. Izutu zan Praixku, il zalakoan. Baña ez. Begiak zabalduz: - Praixku? -esan zuen. - Bai. Uraxe bera. Gorputz ta anima, or- dea; ez aren itzala. Petral ori, zer egin <lit, ni salatzeko? Jakingo dek noski zer merezi de– kan ... Besteak etzion begiratzen ere. Arrats artan, nagusia erne zebillen, txal– kor txikia azio txarren bat eginta aldegingo zion. Aren gelan argia ikusi zuenean, laxter– ka ara joan zan, ta izutua geratu zan bera ere, Praixku txalkorrarekin izketan somatu zuenean. - Zer zabiltza zu emen, gaur amabietan iltzekoa ziñuztela-ta? - Gizonen asmoak ala ziran; baña Jain– koarenak ez. - !ges egin dezu, beraz? 137

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz