BCCCAP00000000000000000001806

- Joaten uzten badiguzute, oraindik arra– patuko degu guk ori. - Bai ederki eman ere! Aren lekua zuek artuko dezute. Bi pekatu garratz egin dituzu– te hatera: bat, Justiziari aurrea artu; ta biga– rrena, iru edo lau gizon ildakoari iges egiten utzi. Nork daki ez ote duen onuzkero beste– ren bat il? Epaillearen anai txalkorragatik esan zuen ori, bai-baizekin arek salatua zala. Burua makurtu ta etzioten erantzun. Be– gia luze, beren sarean erori ziran. Erria oartu zan zerbaiten ez-bearra bazala espetxe alde artan. Baña etzan beren egite– koa. Goizerako, kendua zeukaten urka. Lotsa– garri geratu ziran erriaren aurrerako. Bertako agintariak, ikasi zutenean, ingu– ruko erri guzietara biali zituzten albistala– riak: El terrible vasco'k berriro espetxetik iges egin zuela ta eme ibiltzeko, iru edo lau eriotz egindako ero gaixto bat zala-ta. Erriko sarreretan zaindariak jarri zituz– ten. Praixkuk, berriz, bein andik iges egin zuenean, nai ta nai ez, enparantzan barrena igaro bear zuen. An zegoen, bera itotzeko ja– soa zeukaten urka. Bere gañetik igaro ta artu zuen mendi aldera. Arrapatu nai zuena, ze– torrela ara. Igerriko zion norekin zebillen. Txuxenean konbentura joan zan. Orma gañetik sartu ta basoan zegoen txabola txiki 136 ,,..

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz