BCCCAP00000000000000000001806
Illunabarrean, ango baratz, bei ta txerriak ikustera joan zanean, ea Praixkuren berririk bai al zuen galdetu zion nagusiak txalkorrari. Ezetz; ari itzik egin gabe joan zala. - Arritzekoa ori. Zure ondotik eraman zuten baitua. Ate ortatik atera ta sartu ziran. Nork erakutsi ote zien orko bidea? Txalkorrak igerri zion <lena bazekitela ta etzion erantzun. - Orduan aitortzen dezu zure lana dala ori? Konbentuko iñoren berri gabe, ori zere buruz egiteko nor zera? Gaur amabietan ur– katu dute. Ez degu etxe ontan Judasik eduki nai. Gaur emen gera zaite. Baña biar, ama– bietarako, aldegin zazu. Epaillea zure anaia bada, arek lagunduko di.zu. Lan-tokia kenduko zion beldurrak salatu zuen. Orra orain pekatuaren saria. Praixkuren errian, bada, bazan zer itzegi– ña. Epaillea zai zegoen ango berriak jakiteko. Bere ama gaixoa zer esanik ez, lenbailen ille– tak ospatzeko. Baña beste guztiak etsita ba– zeuden, ura etzegoen oraindik ala. Ainbeste itzegin zan. Askok, berriz, pulamentu aundi gabe. Batek etzekin zer sinistu. Arek lau eriotz egin zituela, ori etzuen bere etsairik gaixtoenak ere sinisten. Gazte modu ura etzan ainbesteraño erori. Mandazaiaren bi anai gazteenak etziran erdietan errian azaltzen. Beñere ez beñepein biak batera. Bazekiten berak iltzeko ziña egin zutela. Baña, agidanez, Justiziak aurrea artu zien. Aren atzetik joanak baziran, ikusi- 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz