BCCCAP00000000000000000001806

konbentuan, izurriteko bi urte aietan. Oso maitea genduen pralleak. Bakarren batzuk esaten zuten, agian Justiziaren igesi etorria izango zala. Baña pralleak zor aundia diogu. Eskupeko on bat emateko asmoan nintzan. Banekin, konbentuko martxa jarri zanean, joan nai zuela. Ta zer gertatzen zaio? - Zer gertatzen zaion? Ezer ez dakizu? - Emendik ixil-ixilik joan zala besterik ez. - Etzenuten orduan zuek salatu. - Praixku salatu? Konbentu ontan ez da ura salatuko duenik. - Norbaitek salatu zuen. Auzia egin zitzaion. Lau eriotzen errua eransten zioten. Txikitzeraño zigortu zuten. Baña arek baka– rra aitortu zuen; bere burua salbatzeko ta nai gabe egin zuen eriotza. Nik ez nuen izenpe– tu. Gorrotoa zebillen tartean. Onuzkero bere nekeak bukatu ditu. Gaur amabietan zuten urkatzekoa, ta ordubietara goaz. - Oraintxe zuri entzuten dizut lenengo. Ez dute gure atean deitu. Ixilka eramana dute, ta nondik? Ori zillegi al da? - Ez da zillegi. Ori sekuestroa da. - Nork zekin ura gure etxean zegoenik? Bakarra da ura salatu zezakena: Txalkor txi– kia esaten dioguna. - Anaia du erriko epailleak. - Ura bada, aurrean bialiko degu. Ez degu Judasik etxean eduki nai. Aitaren egiñez etorri zan nagusia. Pra– lleak, ikasi zutenean, samindu ziran. 132

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz