BCCCAP00000000000000000001806

tako burnia okertu zuen. Presaka asi ta tra– batu etzedin, polliki-polliki leiotik kanpora atera ta besoetatik zintzilik geratu zan. Ortxe bi metro eskaxeko jauzia zeukan. Bi suren erdian zegoen gure Praixku: goian, bere gelara gutxieneko iru sartu ziran beñepein: ta bean, erdi ezkutuan, beste bi zai zeuzkan. Iñondik, bietan etsaiak zeuden. Bestela, lima bota ziotenak lagunak izan ba• litu, etziran an zai egongo. Etzuten beren bu– rurik ainbesteraño arraixkatuko. Urrutixeago ta ezkutuan itxogingo zioten. Goian etzeukan iges egiteko itxaropenik. Iru baziran. Ta, aietatik askatzen bazan ere, barman geratzen zan ta bazter guziak ondo itxiakin. Laxter arrapatuko zuten. Bean saia– tu bearko zuen. Bi ikusten zituen illunpera. Ezin antzik eman nor izan zitezken. Goikoak gelako atea zabaltzerakoan, bada, jauzi egin zuen. Zaitzallea ta bi ertzain armatuak, gelara sartu ziranean, arrituak eta izutuak geratu zi– ran: bola aundi ura moztua zegoen; bi burni ebaki ta okertuak; lima aundi bat leio on– doan. - Nork ekarri ote dio au? Atzo bede– ratzietan egin genion, txeetasunez, katxeoa, ta orra iges egin urkatzeko zeukaten txoriak. Sartu ziraneko, entzuten zituzten leioaren parean, baña kanpotik, egundoko iskanbillak eta burrukak. - Eutsi orri! -oiu egin zuten leiotik. 130

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz