BCCCAP00000000000000000001806
sartu zitzaion leiotik barrura. Ia buruan jo zuen. Bere ari begira nor izan ziteken pentsatzen denbora alperrik galdu gabe, era– so zion lanari. Bete oñetako lotura bereala ebala; lasa1tll ta kendu zuen. Leioko bumi– sareari ekin zion. Eguraldi gaixtoa: euria ta aizea. Bazirudin Jainkoak laguntzen ziola. Gaixo bazegoen ere, indarra zeukan. Bat ebaki ta okertu zuen barru aldera. Proba txi- ki bat egin zuen; baña ezin pasa. Nai ta nai ez, besteren bat ebaki bearra. Ta ordua au– rrera joango zan. Agian, gaberdian etorriko ziran bere billa. Bigarrena ebakitzen asi zanean, leio azpi– tik igarotzen ikusi zuen bat. - Zentinela izango dek -pentsatu zuen. Pixka batean utzi zion lanari, ezkutatzen zanean berriz erasotzeko. Bigarrena azken puntaraño moztua zeu– kanean, nabaitu zituen bere billa zetozela. Bat baño geiago baziran. - Auxe dek atarramentua. Nere lanean arrapatuko niotek. Baña zetozenak lasai zetozen. Atearen ondoan bertan elkar-izketan geratu ziran: Erri artan etzala ordura arte iñor urkatu. Zer pentsatuko zuen jendeak? An igaro zuten unetxo orrek, on egin zion itzaiari. - Biar ere ez dute, bada, Praixku or zintzilik ikusiko. Atea zabaltzen asterako, moztu ta ebaki- 129
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz