BCCCAP00000000000000000001806
Len ere iges egma zala ta eme ibiltzeko agindua zeukaten, zaitzalleari emana. Onek, seguruago edukitzeagatik, egundoko bola as– tun bat lotu zion oin batean. Praixkuren gela lurretik Jau bat metrora zegoen. Berak ere bazekin, urrengo eguerdiko amabietan urkatuko zutela zabaldua zegoela erri artan. Norbaitek ots egin baizion kanpo– tik leiora. Beraz, bazekiten non zegoen. Agian, azpian zegoen zentinela izango zan. Itzaiak, berriz, etzuen denen aurrean pa– rregarri, soka batetik zintzilik, il nai. Baña espetxera sartu orduko, artu zituen asmoak utzi zituen; iges egitekoak, alegia. Bai– baizekin andik iges egiterik etzegoela. Aske egon balitz ere, or nonbait. Zegoen bezela, ordea, eziña zan orí. Iltzen il bearko zuela artu zuen etsia. Asko pentsatu zuen bakardadean. Egun ta gauak gorriak zijoazkion. Betiko bere kezka ta amets gaixtoak zamatua bizi zan. - Ez ote naiz ni emendik ertengo, ama– ren ondoan, bizi bazait beñepein, pakean iltzeko? Aparia joan zan. Burutik asi ta oñetaraño katxeatu zuten. Bere gelako traste pixarrak ere bai. Baña etzioten ezer aurkitu. Ordu gutxiko bizia zeukan. Ori bazekin. Baña nola urkatik iges egin? Txalkor madari– katua! Estuasun ederrean jarri zuen. Azterketa egin ta atea itxi orduko, nor– baitek batata, etsaia edo laguna izango zan etzekin Praixkuk, baña lima aundi berri bat 128
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz