BCCCAP00000000000000000001806
- Bai , jauna, bai. Zerbaiten bearra izango du arek ere zeruan sartzeko. - Agur, Joxepa. Zuk ere zer egiñak edu– kiko dituzu . - Agur, bikario jauna. Ta eskerrik asko denarengatik. Txutik gabiltzan arte , ez da neretzat lanik paltako. LOTURAK AUTSI Errian bandua jo zuten: urrengo eguneko eguerdiko amabietan urkatuko zutela Jau eriotz egindako el terrible vasco. Lekua ere moldatua zeukaten. Bertako jenderik geienak ikusi zuen enparantzan non zegoen jasoa «T» letraren moduko beso za– bal bat; goian soka lotzeko antxilla; bean, be– rriz , ortxe metro erdi bat altuko sala, ol batzuekin egiña. Ura zan urka. El terrible vasco nolakoa zan ikusteko ba– zeukaten gogoa. Lau eriotz egin bazituen, zerbait ere merezi zuen. Antxe ikusiko zu– ten , bada, gizon beldurgarri ura zintzilik, es– kuak atzera lotuakin , ostikoka aidean, ezin itorik, arra erdi bateko mingaña aotik zintzi– lik zeukala. Erri artan , b;¡da, bezperatik asi zan jolas– giroa. 127
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz