BCCCAP00000000000000000001806
- Ona emen epaille bat zuzena, kristaua. Ez <laude gaurko egunean olako asko. Ostalaria, zer gertatzen zan jakitean, joan zan, eta epailleak irakurri zion artu zuen es– kutitza. - Eskerrik asko. Banekin etzuela Praix– kuk olako lan txarrik egin. Mandazaiaren aita xaarraren kontuak dira guztiak. Ostalariak zabaldu zuen berri au errian. Asko benetan naigabetu ziran. Zergatik egin ote zioten auzi biurri ori? Orra eztabaida txar baten ondorenak. Batzuk benetan naigabetu baziran ere, aien artean epaillea bera, beste asko, berriz, jakiña: poztu. Emakumezko asko joan zitzaizkion ama alargunari dolu-miñak ematera. Baña etzio– ten onik egin. Ez baizion íñork ere okakorik esan. Bere amari nork emango zion berri gaixto au, zion epailleak, egi garbia jakin zezan? Errian ta emakumeei entzunak nastuko bai– zuen. Bere ustez, bikario jaunak. Arekin artu-eman aundiak izaten zituen alargunak. Bere eskutitza eskuan, parrokira joan zan, bada. Esan zion zer gertatzen zan. Eskutitza irakurri ere bai . Goibeldu zan bikarioaren arpegia. Baña uzteko , bai, aren esku; berak emango ziola denaren berri. - Eskutitz ori egin dizuna kristau piña da. Ez dituzu olako asko billatuko mundu borobil ontan gaurko egunean . 124
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz