BCCCAP00000000000000000001806
ko ostatua erre duela. Erru guziak nereak dira, nik iges egiten utzi niolako. Ai, nor dan baneki! Gogor erantsiko nizkioke eskuak, merezi du-ta. Erriko zarata auek bizian zebiltzala, epai– lleak eskutitz bat artu zuen, Praixku juzkatu zuten iru aietako batek egiña: «Ene adiskide orí, agur: Oraintxe zazpi bat urte artu genduen zuk bialitako eskutitz bat, gizon bat il zuenak nota iges egin zuen espetxetik, auzia egin baño len. Iñon arrapatzen bazan, eramateko orrera, merezi zuena emateko. Gizon ori baitua daukagu ta eriotz– zigorra emana. Orkoa ezik, beste eriotz geia– goren zama erantsi diote. Ondatzeraño zigor– tu arren, ez du ori besterik aitortu. Amaika lekuko urbildu ziran onera, ura gizon iltzen ikusitakoak. Baña gezurrezkoak noski; diruz erosiak. Auzi-maian ni nintzan. Baña ez nion zi– gor ori izenpetu. Nere iritzian, erru gabea da. Au iltzea zuzengabekeri gaixtoa izango litza– ke. Ta iru eriotz ezarritako batí ez diote al– daketarik egingo. Eskutitz au iritxi baño len bukatuko ditu bere nekeak. Ostiral ontan urkatzeko asmoak dituzte gure el terrible vasco, erriko enpa– rantzan. Ortik iges egin zuela? Naiago nuke emendik ere egingo balu». Irakurri zuenean, asarretu zan epaillea, bere eskubideak kentzen zizkiotelako. Baña, alare, ala zion berekiko: 123
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz