BCCCAP00000000000000000001806
barrena barkazio-eske joan zan erromes aun– di ura, Praixku ornen zala; ta, ostatua erre zanean, ikusi zutela oni bi-iru buelta ema– ten. - Benta zaar au deabruz hetea zegok -esanez, lau-bat lekutatik su eman ziola, gero bere bidean jarraituz. Etzekin iñork lenengo nork asmatu zuen; baña laxter zabaldu zuten au errian: Praix– kuk su eman ziola ostatuari; ikusitakoak ba– zirala; bizirik edo illik, ura arrapatu bear zu– tela, oraindik okerragoak ez zitzan egin; eroz edo gaiztoz, etzekitela; baña ari etzegoela ar– tara uzterik. - Izan ere, epaille egoskor orrek joaten utzi zioken-ta. Erriak, berriz, ala erantzuten zuen: - Praixkuk ostatuari su eman diola? Sor– giñen bat al da, bada? Orain urte batzuk, illa zala zabaldu zenuten. Piztu egin ote da? Ez ura, ez. Zuek joan bear zenuteke espetxera, erriko pakea galtzen dezutelako. Ostalariak ere entzun zuen ori. Baña etzuen sinistu. Orixe baño piñagoa zan itzaia. Bere lagunik maiteenari etzion olako azio txarrik egingo. Mandazaitarren kaskar– keria izango zan ori. Epaillearen belarrietara ere iritxi ziran ix– kanbil auek. Sumindua geratu zan: - Naiago nuke zalaparta auek sortzen di– tuena nor dan baneki. ltzaiak etxea erre balu ere, ura baño okerragoa da, len il zala zabal– du zuena. Gezur biribilla. Orain , berriz, erri- 122
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz