BCCCAP00000000000000000001806
Askok sinistu zuten. Besteak ez , ordea; ta bere amak ain gutxi. - Bera:z, Praixkurenak egin zuen -zion jendeak-. Jainkoak emango zion egin zuen eriotzaren ordaña. Andik egun gutxira, len esan degunez , etorri zan ama bisitatzera; ta errian barrena joan, makil aundi batekin, barkamen-eske oiuka. Au gertaturik urte ta erdi gutxi gora– beera, kontu au ixil-ixilik zegoela, erriko bentako ostatuak, alegia, arrats batean su artu zuen. Sekulako ixtilluak jendeak ibilli ondoren, itzali zuten. Baña ostatua zearo erre ta kiskalia geratu zan, apupilloen pus– kak eta aziendak salbatu bazituzten ere. Ostalaria bere burua iltzeko zorian zebi– llen, zuen guzia an galduta. Beren biziak sal– batu zituzten; baña ondasunik ez. Alare, gaitz erdi, zion; ostatua etzala berea, udalare– na baizik. Nagusiak, udalak, ordea, ainbesteko gale– rak zituen ezkero, zer gertatu zan, suak nola artu zuen, etxekoen zabarkeriz edo norbaitek emanta, txeetasun auek guziak jakin nai zi– tuen. Ostalaria, berriz, tripak jaten zebillen. Nora joan bear zuen orain? Orrela zebiltzala, sekulako kontuak za– baldu ziran ~rrian. Mandazaiaren etxekoak banatuak noski . Praixku aga batetik zintzilik ikusi nai baizuten. Urte batzuk lenago, makil batekin errian 121
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz