BCCCAP00000000000000000001806

- Ez al dek ori aski? Oraindik erean al ago? Praixkuk etzien begiratu ere. Oraindik gaixtoagoko zigorrak eman zizkioten , txutik ezin egoteraño. - Ez al dek ori aski? Oraindik lengoan al ago? -esan zion berriro ere. Praixkuk etzien begiratu ere. Oraindik geiago zigortu nai zuten. Baña iruetako batek aurka egin zien: - Utziozute gizonari pakean , ortara ibiltzeko eskubiderik ez dago-ta. Ez dezute sendagille baten iritzirik ekarri, gizon oiek nola illak diran jakiteko. Iruetatik bik eriotz-zigorra eman zioten. Baña irugarrenak inocente jarri zuen, garbi– garbi azalduz bere ezezkoa. Bere eriotz-pena bizkarrean ta oñazetan , bi eskuak lotuakin, berriro espetxera eraman zuten gure Praixku gizarajoa. Goragoko batek ontzat eman bear zuen eriotz-zigor ori, beteko bazan. ERRIKO ESAMESAK Praixku illa billatu zutela norbaitek za– baldu zuen. Iru urte baziran, gutxieneko, ori gertaturik. Biotzeko eraso txar batek egin ziola lan txar ori. 120

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz