BCCCAP00000000000000000001806

- Orí baño erantzun oberik ezin nezake asmatu. - Edozer astakeri esaten ari aiz, ta epa1- lleari begirune geixeago bear diok. • - Eta erru gabeak ez al du ala bear? - Apaltxeago itzegin zak. - Ez dago gaizki esana. - Onenbeste lekuko etzebiltzak gezurre- tan. - Emen batek bakarrak esan du egia: mu– til koxkor arek. Erosia izango zenduten, ba... - Beste bat ere, emendik urruti gabe, ito ornen uan. Ikusi iñuten lekukoak badituk bat baño geiago. Au al zan, zuek diozuten gizon ori? - Bai, bai, zalantzik gabe. - Arritzekoa da ori. Emen kilometrotara ez da iñor ikusten; ta, norbait il dan leku oietan denetan, ni ikusi naute. Zertan ari zera eriotzak kontatzen? Abel'dik asi ta orain arteko guziak nere bizkar jarri, bai, ta or– duan nai dezuna egin. - Nik, epaille bezela, zuzen egin nai <lit auzia. - Nik, berriz, egia diot, eta Jaunaren au- rrerako garbi geratuko naiz. - Ez dek orrekin ere bururik salbatuko. - Ez-ta zuk ere zere animarik. - Ausarditsu mintzatzen aiz. Ikusiko dek zigorrak astean. Orduan itzegingo dek. Zigortu zuten gogotik ortarako zeudenak. Epaillearen aurrera ekarri zutenean, ala gal– detu zion onek: 119

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz