BCCCAP00000000000000000001806

Alare, ango ate, jendearen ibillera ta txee– tasun guziei ondo begiratzen zien. Zorrotz artu zuen epailleak. Salaketa go– gorrak egin baitzizkioten. Lenengo, bere izen-abizenak eskatu zizkion: - Frantzisko Pagaortondoa Zabalbeas- koetxea. - Abizen auek ez dituk españolak. - Ez noski. - Alemana aiz orduan? - Ez naiz alemana. - Nongoa aiz, bada, i? - Ni, Euskalerrikoa. El terrible vasco deitzen ez didazute, bada? - Española orduan. Baña abizen auek ez dituk españolak. - Ez noski. Len ere garbi-garbi esan dizut euskalduna naizela. - Dana dala, esaizkidak berriro ire izen– abizenak eta nongoa aizen . - Frantzisko Pagaortondoa Zabalbeas– koetxea, Gaintxurizketa, Irun. - Nolabait idatzi zituen. Berak jakingo zuen nola. - Len bi lagun ibiltzen ziñaten. Non gal– du uan ura? - Gaixo zegoela-ta, konbentuan geratu zan. Ango pralleak erantzungo dute ondoe– na. - Egia al dek Justiziaren igesi abillela? - Bai. Egia da. Baña onuzkero badakizu, andik abisatuta, nik bezin ondo, an gertatu zanaren berri. 115

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz