BCCCAP00000000000000000001806
- Oraintxe bai gorriak dauzkadala ikuste– koak. Izan ere, ero-ero ibilli nauk. Alperrikako negarrak ziran. Besteak ma– lezi geiago baizeukan. Ederki arrapatu zuten. Orain saretik nola iges egin? Ori zeukan as– matu bearra. Al bazuen beñepein, andik al– degin bear, anean edo txarrean. Bestela iltzen il. Igertzen zion, alare, iñoizka biotzak ximiko egiten ziola. Ez; kale gorrian, aga ba– tetik zintzilik, etzuten odol otzean, aizeari ostikoka parregarri, jendearen aurrean ilko, eguerdi-eguerdian, arra erdiko mingaña aotik kanpora zeukala gañera. Iges egin edo iltzen il. Etzuten arkume bat bezela ibilliko, erru gabea zan-ta. Baña nola iritxi ori? Zainduko zuten gau ta egun, katamotz bat bezela, berriz igesirik etzezan egin. - Ai, Praixku, Praixku! Ire on-egiteak ez ditek mundu ontarako aurrerapen aundirik ekarri. Bestean sarituko auten itxaropenik ez, berriz. Etorkizun beltza zegok neretzat beñe– pein. Ni gaizki ibilliko niotek. Baña lenago norbaiti lepoa biurtuko ziot. Bi otordu, nolako-alakoak, ematen ziz– kioten. Etzegoen asko jaten oitua. Geldi ar– tan, gañera, etzuen geiagoren bearrik. Egun batzuk bazeramazkian. Egoarte ba– tean, epaillearengana deitu zuten, lotua ta ortzetaraño armatuak zeuden lau ertzaiñen erdian. - Edozeiñek iges egiten dik auen artetik! 114
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz