BCCCAP00000000000000000001806

AUZITEGIAN Bere erriko epailleari albiste bat biali zio– ten: Praixku, el terrible vasco, arrapatu zute– la, ta mesedez erriko bere txeetasunak bialtzeko. Poztu zan. Espetxetik iges egin zuelako gorroto pixar bat bazion ere, etzuen deabru baten antzekoa agertu: Gizon paketsu, langille ta atsegiña zala; erriak benetan maite zuena; baña bein, ezta– baida batean, bere burua salbatzeko, eskuan zeraman akulluarekin jota, gizon bat il zuela ostatuan. Berak aitortu ere nola gertatu zan. Espetxean zegoen lekutik gero iges egin zue– la, bertako zaitzallea lotuta utzirik. Erri ar~ tan, egin zuela eriotza, ta epaitzea ere berta– koari tokatzen zitzaiola. Baña etzioten eskari au aintzakoz artu. Beste iru edo lauren eriotza ere ezartzen zio– tela-ta, erantzun gabe utzi zuten. Gure el terrible vasco espetxean zeukaten, beraz. Konbentuan txalkor txikiak bestek etzekin ori. Gizarajoa etzegoen artara bizitzen oitua. Gela batean bakar-bakarrik; beti pentsamen– tu bat buruan eta ezin kendu; gau ta egun arek zapaldua; lagun arterik ez; eriotz-larria; bere ixillean Jan egingo zutela; salatzallea etzala lo egongo... .Noizbait auzitegira deitu zuten. 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz