BCCCAP00000000000000000001806
bakarra zan ori egingo zukeana: bere alda– meneko txalkorra. - Ez dezu noski gogor egiterik pentsatu– ko. - Ez. Ez naiz orren txoroa. Agian egokie– ra obeak etorriko zaizkit. Lotuta kanpora zeramatela, txalkor txi– kiaren gelako ateari ostiko bat eman zion. Bai onek karraxi bat egin ta jauzi egin ere, Praixku barrura zetorrelakoan. - Ni naizela esan ote diote? Kanpora atera zutenean, txalkor txikiak atea itxi zuen kontuz-kontuz, bazterren bate– tik Praixku azalduko zitzaiolakoan beldu– rrak. Urrengo goizean etzan Praixkurik azaldu. Baña txalkor txikiak eraman zion gosaria. Gaixtoak baiditu milla malezi. Atea zabaldu ta an ikusi etzuenean, nagusiari abisatu zion, Praixku etzegoela etxean. Nagusiak etzuen aintzakoz artu. Etzan batere arritu. Bazekin luzatu gabe joango zala. Baña naigabetu zan, ainbeste lan eginta sari koxkor bat artu gabe aldegitea. Agian arratsaldeko elkar-izketa entzungo zuen; ta, beranduegi izan baño len, ixil-ixilik aldegin. Beste pralleak ere benetan naigabetu zi– ran. 112
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz